XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barrutikoa Jose Hierro - Jokin Otaegi.

Guztiek mugak ezabatu dituztenean bazterrak leihar lausoz bestalde argitara datoz.

Arima itxura bizietan isurtzen zait zirriborro amets lainoetara.

Era berri batez biluzten dator mundua.

Hasten ari den guztia doa bukaerara?.

Eguzkiak, ahaztuz gizaldiak itzaliz, bizia gure eskuetatik ihesi doala?.

Agian, beste gizakumeen bizitzara begiratzean, alferrik ezer ez dela izan ikasi ahal ukango dut.

Orain ordea asaldatzen naiz.

Aska dezadan nire gizon librea.

Nire kantak badirau, ezer ez hilik.

Goiz-laino alperkien baitan pilpil nahi dut bihotza senti.

Laino artean itxurak ikusi ditut nahas. Mamuak.

Mendia da mamu, zuhaitza mamu.

Neure burumamu ni, inguruari emana, beste amets amestu berria.

Baina ni aurka jaikitzen naiz.

Nigan daramat bizia.

Ahanzpenarekin aurrez-aurreko borrokan hemen nauzu. Hara.